ANTIGONE EDO EZETZAREN BEHARRA Horman Poster kolektiboaren bertsio librea
Anti: ezezkoa edo kontrakoa. Gone: malgua, moldagarria. Antigone: moldaezina
Kuriosoa, oso kuriosoa gertatzen da moldaezina izanda 2.500 urtean garai guztietara gehien moldatu dan obra dala jakitea. Antigone ei dogu antzerkiaren historian gehien taularatu dan antzezlana, baina gure herri txiki honeri eragin txikia egin deutsola emoten dau. Ez da sekula euskeraz taularatu. Gu be moldaezinak izango ete gara?
Dramaturgia eta zuzendaritza: Igor de Quadra. Dramaturgia eta interpretazinoa: Xanti Agirrezabalaga, Maite Aizpurua, Matxalen de Pedro eta Jon Ander Urresti